Auzolanean egindako bi zatiko almadia batek bat egin du Otsagabiako ofizio tradizionalen jaiarekin

2026ko abuztuaren 29, larunbata

Zura ibaian zehar garraiatzea lanbide tradizionala zen. Nafarroan almadiazainek 1952ra arte egiten zuten, Esako presak horretarako aukera ematen zuen azken bidea moztu zuen arte. Burgik almadien memoria berreskuratu zuen 90eko hamarkadan, eta orain Otsagabiak berreskuratu du, Bizirik Gaude elkarteak bultzatutako eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak finantzatutako ingurumen boluntariotzako proiektu bati esker. Almadia berreskuratzeko prozesu honetan, Bidazarra eta Orhipean usadioak eta tradizioak elkarteak ere aritu dira laguntzen. 

Iturri: navarra.es

Auzolanean egindako bi zatiko almadia batek bat egin du Otsagabiako ofizio tradizionalen jaiarekin
International Volunteer Year 2026