Bizi garen gizartea geroz eta pluralagoa eta anitzagoa da eta arrazakeria ezabatu beharreko gaitz sozial handienetako bat.
Nafarroako Gobernua horren jakitun da.
Era berean, Nafarroako Gobernuak hezkuntzaren eta informazioaren boterean sinesten du sentsibilizaziorako eta bizikidetzarako tresna gisa.
Ildo horretan, Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko, Migrazio Politika eta Justizia Departamentuak Aniztasuna gure DNAn dago kanpaina abiarazi du. Bertan, Nafarroako 14 figura publikok DNA proba bat egin dute ADNtro enpresa zientifikoaren bidez, guztiok gure kode genetikoaren % 99,9 partekatzen dugula eta, aldi berean, denok jatorri oso urruneko trazak baditugula frogatzeko.
Kanpaina ezagutzera eta adierazpen instituzionala irakurtzera animatzen zaituztegu, eta, batez ere, arrazakeriaren aurkako borrokan kide aktiboa izatera, guztiontzako berdintasunean oinarritutako gizarte justu bat eraikitzeko.