Aita Mari Itsas Salbamendu Humanitarioaren Elkarteak 2022ko 'Nafarroa' Elkartasunaren Nazioarteko Saria irabazi du

2022ko irailaren 20, asteartea

Itsas Salbamendu Humanitarioa – SMH (Aita Mari) elkarteak irabazi du 2022ko Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko XIX. Saria. Sari hori Eskubide Sozialetako Departamentuak ematen du, Laboral Kutxarekin lankidetzan, eta 25.000 euroko saria ematen dio erakundeari, garatutako jarduera sustatzeko eta saria emateko.

Aita Mari Elkartea, zeinen hautagaitza Armonía Txantreana Lagunarteak aurkeztu zuen, guztira 42 babes gutunekin kontatuz, izan da gerratik eta gosetik ihesi doazen Europako igarotze ibilbidetan pertsona migratzaile eta errefuxiatuen salbamenduan emandako bere laguntza humanitario ausartagatik epaimahaiko kideek hobetsi dutena.

Epaimahaiak aintzatetsi dizkio Giza Eskubideen alde borrokatzeko hainbat GKErekin adostutako aliantzak, lekualdatutako pertsonei, gehienbat sexu indarkeriaren biktimak izandako emakumeak nahiz neska-mutilak, emandako arreta eta babesa edota gizarte eraldaketarako tailer eta dinamika ezberdinen eskutik eginiko bere hedapen jarduera.

Miguel Indurain epaimahaiko burua izan da, elkartasun jarduerekiko sentsibilitate maila nabarmena duten pertsona eta profesional ospetsu ezberdinen artean hautatuak izandako guztira 7 pertsonez osatu den epaimahaian. Indurainek elkarte garailea zoriondu du eta edizio honetara aurkeztu diren 29etatik finalistak izan diren beste hainbat ekimen ere bai.

Bestalde, Mª Carmen Maeztu Eskubide Sozialen kontseilariak “sari honetara aurkeztu diren pertsona eta entitate guztien etengabeko lanarekiko bere esker ona adierazi du”, arbuiatuz “guztiek merezi dutela aintzatespen hori”. “Zenbait pertsonek eta erakundek ibilbide luzeagoa eta inpaktu nabarmenagoa dute, baina badira beste hainbat, ahalmen apalagoa lagun, egunerokotasunean jarduera oso interesgarriak eginez dihardutenak”, erantsi du.

Gainera, Javier Cortajarena Laboral Kutxako lurralde zuzendariak gogorarazi du, hain zuzen, “bai Nafarroako Gobernua eta bai Laboral Kutxa 2001etik murgilduta daudela lankidetza honetan, izan ere, boluntariotza eta elkartasuna balioak sustatzeko helburua hala nola babesgabetasun maila handieneko herrialde eta herrietako sektoreen aldeko gizarte konpromisoa partekatzen dute”.

Finalistak

Entitate garailearekin batera, epaimahaiak finalista bezala hautatu ditu Angela Vicente Gutierrez fededun asturiarra, Raphael Kongu Kamayu boluntarioa, ITWILLBE GKE, ATTsF irabazi asmorik gabeko entitatea, Mingma Dorji Sherpa ekintzailea, Medicus Mundi erakundea, Andres Lorenzo Calzon fededun eta ekintzailea, Manos Unidas elkartea eta Lorena Aguirre Cadarso ekintzailea.

Sariaren 19 edizioak

Nafarroako Elkartasunaren Nazioarteko Saria, hain zuzen, Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxa entitateak baterako-lanean eratu zuten 2001ean, sari banaketa hurrengo urtean egin bazen ere. 2010ean, Sari hau ‘Vianako Printzea’ Nazioarteko Sariekin atxiki zen, Elkartasunaren Vianako Printzea Sariaren izenburupean. 2012. urtean, bere hasiera formatua erabili zen, izendapenari eta entrega Ekitaldiaren planteamenduari dagokienez.

Elkartasunaren Nafarroako Sariaren helburua da Nazio Batuetako agendak hemendik 2030era arteko epean Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzerakoan bere jarduketa edo ibilbideagatik nabarmentzen diren pertsonak, GKEak edo erakundeak omentzea.

2001eko bere lehen ediziotik, Nafarroako Gobernuak hala nola Laboral Kutxa entitateak aintzatespen hau eman die askotariko profilak dituzten hainbat kontinentetako erakunde eta pertsona ospetsuri. Hala, aintzatetsiak izan dira: Muhamad Yunus Bakearen Nobel Saria; Kalkutako Karitatearen Ahizpa Misiolariak; Errefuxiatuen Zerbitzu Jesuita; Uganda Network of Aids Service Organisations (UNASO); Fedearen eta Zorionaren Nazioarteko Federazioa; San Juan de Dios Ospitaleko Ordena; Wassu Gambia Kafo eta Mama Samathe; Aguaricoko Bikariato Apostolikoa-Ekuadorreko Misio Kaputxinoa; eta Isabel Martin- Creative Handicraft.

Halaber saritu zituzten Manuel E. Patarroyo Murillo irakaslea; ‘Mama Tunza’ ospetsua  den Dimina Khasiala kenyarra; Argentinan Giza Eskubideen alde jarduten den Martha Pelloni Ahizpa; Juan Ciudad Fundazioa hala nola bere langiletako bat, Paciencia Melgar Ahiza, Ebola bezalako gaixotasun ahaztuak dituzten pertsonekin eginiko bere lanagatik, eta Vía Campesina entitatea, lau kontinentetan hala nola 73 herrialdetan finkatutako mundu mailako gizarte mugimendua, FAO bezalako Nazioarteko Foro eta Erakundetan ere solaskide estimatua izan dena. 2018an, lau ekintzaile afrikar saritu ziren: Malawiko Theresa Kachindamoto; Senegalgo Hulo Guillabert; Ugandako Victoria Nyanjura eta Maliko Oumou Sall-Seck, Afrikako giza eskubideen alde eginiko bere lanagatik, horien guztien zeregina goraipatzen duen baterako hautagaitza batean.

2019an, Nazioarteko Emaus Mugimenduaren ibilbidea aintzatetsi zen, Patrick Atohoun bere lehendakariaren ordezkaritza lagun, gizarte eraldaketaren eta ingurumen justiziaren bere jardueragatik; eta azken edizioan, 2021ekoan, El Caracol elkartea izan zen garaile, Mexiko Hiriko etxerik gabeko pertsonen behar sanitario eta psikosozialen arretan egin zuen etengabeko lanagatik.

Epaimahaia

Azken epaia eman duen Epaimahaiaren harira, Miguel Indurain Larraya burua izan da eta harekin batera jardun dira Miguel Laparra Navarro Eskubide Sozialen jarduneko lehendakariordea; Javier Cortajarena Goñi Laboral Kutxako zuzendari komertziala; Begoña Perez Eransus Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate Proiekzioaren errektoreordea; Maria Iciar Astiasaran Anchia Nafarroako Unibertsitateko irakaslea; Felipe Rinaldi Fundazioko ordezkaria den Diana Lazcano Mayor; edota Kontzejuen Nafarroako Federazioko Juan Jesus Echaide Baigorri. Horrez gain, idazkari lanetan aritu izan da Eskubide Sozialen Departamentuko Diru-Sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetza Zerbitzuko zuzendaria den Andres Carbonero Martinez jauna.

 Aita Mari Itsas Salbamendu Humanitarioaren Elkarteak 2022ko 'Nafarroa' Elkartasunaren Nazioarteko Saria irabazi du