67 enpresa aitortu dira 2022an InnovaRSE gizarte-erantzukizuna kudeatzeko sistema ezartzeagatik

2022ko abenduaren 23, ostirala

Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren bitartez, aurten InnovaRSE gizarte-erantzukizuna kudeatzeko sistema ezarri duten Nafarroako 67 enpresa aintzatetsi ditu. Mikel Irujo kontseilariak gizarte erantzukizunarekin duen konpromisoa egiaztatzen duten diplomak banatu ditu ostiral honetan, Nafarroako Antzerki Eskolan egindako jardunaldi batean.

67 enpresa aitortu dira 2022an InnovaRSE gizarte-erantzukizuna kudeatzeko sistema ezartzeagatik