Ezkaba Gazte Artzainak, Soinu Lorategiak eta Idazketa-eskola proiektuek irabazi dituzte Nafarroako Gazteriaren Institutuaren 2023ko Aurrekontu Parte-hartzaileak, prozesuaren herri-bozketan boto gehien lortu dituztenak izan baitira. Ekimen horietako bakoitzak 10.000 euroko aurrekontua jasoko du bere proiektuak gauzatzeko.