Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, Enpresaren Politika, Nazioarteko Proiekzio eta Laneko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, irabazi asmorik gabeko erakundeei eta 10 eta 49 langile arteko plantilla duten enpresei zuzendutako diru-laguntzaren deialdia ebatzi du 2022. urterako. Horren helburua da genero-berdintasunaren eta kontziliazioaren arloan proiektuak gauzatzea. Laguntza horiek 175.000 euroko gastua zuten aurreikusita, baina azkenean guztira 119.209 eurokoa ebatzi da.