150 pertsona baino gehiago izan dira gaur goizean Desgaitasuna duten Pertsonen Arretarako eta Haien Eskubideak Bermatzeko 32/2022 Foru Lege berriari buruzko jardunaldi batean. Gaur goizean egin da, Civican Auditorioan, arau horren gakoetako batzuk herritarrei hurbiltzeko asmoz. Ekitaldia Eskubide Sozialetako Departamentuaak antolatu du, eta 2023ko Administrazio Irekiaren Astearen barruan kokatzen da, mundu mailan bultzatutako ekimena.