12 toki-erakundek eta hamar gizarte-erakundek 200.000 euroko laguntzak jasoko dituzte 2024an herritarrek parte hartzeko hainbat ekimen sustatzeko, Lehendakaritzako eta Berdintasuneko Departamentuak berriki emandako ebazpenen arabera.
Toki-erakundeei emandako laguntzak 130.000 eurokoa dira. Onuradunen artean honako herri hauetako udalak aurkitzen dira, aurkeztutako eskaeren balorazio-prozesuan lortutako puntuazio-ordenaren arabera: Bidaurreta, Antsoain, Maņeru, Uharte, Goizueta, Zirauki, Ziritza, Untzue, Zizur Zendea, Monteagudo, Lukin eta Beriain.
Bestalde, gizarte-erakundeentzako laguntzak 70.000 eurokoak dira. Aurtengo kolektibo onuradunen artean aipatzekoak dira guraso-elkarteak eta garapenerako lankidetzan aritzen diren GKEak, toki-ekintzaren, inklusioaren, osasunaren zaintzaren edo programazio soziokulturalaren arloan lan egiten duten beste erakunde batzuekin batera.
Diru-laguntzen bi deialdiak Lehendakaritzaren, Gobernu Irekiaren eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanen Zuzendaritzak kudeatzen ditu, eta herritarrek tokiko kudeaketa-politiketan inplikazio aktiboa izateko eta erakunde onuradunetako bazkideen eta/edo boluntarioen artean parte hartzeko dinamikak bultzatzeko sortu dira, barne-mailan nahiz kanpo-mailan. Laguntza horiek sustatzea Nafarroako Parte-hartze Demokratikoaren inguruko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legean jasotzen da, parte hartzeko gizartea indartzera bideratutako neurriak ekonomikoki babesteko beharra ikusten baita.
Toki-erakundeek komunitate energetikoak eta parte hartzeko aurrekontuak bultzatzea
Aurten toki-erakundeei emandako laguntzen bidez, komunitate energetikoak, parte hartzeko aurrekontuak edo diagnostiko-prozesuak bultzatu ahal izango dira, oro har herritarren edo haurrak, adinekoak edo LGTBI+ kolektiboa bezalako biztanleria espezifikoko sektorearen iradokizunak eta premiak jasotzeko.
Laguntza komunitate energetikoak sustatzeko erabiliko duten erakundeen artean, Ziritza, Untzue eta Lukingo udalak daude, eta bakoitzak 8.663,60 euro jasoko ditu helburu horretarako.
Politika publikoak hobetzeko diagnostikoak egiteko laguntzen artean, Uharteko Udalak 15.207,89 euro bideratuko ditu bertako adinekoen egoera eta premiak ezagutzeko; Antsoainek 15.172,89 euro jasoko ditu herrian LGTBI+ kolektiboak dituen eskaerak ezagutzeko; Maņeruk 12.000 euro izango ditu toki-garapeneko diagnostikoa eta estrategia bultzatzeko; edota Ziraukik beste 12.000 euro jasoko ditu era horretako azterketak egiteko.
Beriaingo Udalak 12.211,94 euroko laguntza eskuratu du haurtzaroari eta hirigintzari buruzko parte-hartze proiektua jorratzeko. Goizuetako Udalak, berriz, 7.079,44 euroko diru-laguntza izango da Adinekoentzako Ituna lortzeko parte-hartze prozesua abian jartzeko.
Bidaurretako Udalak 11.376,16 euro jasoko ditu Udaletxea eta herriko eraikin komunitarioa erabat berritzeko parte-hartze prozesua bultzatzeko; Zizur Zendeako Udalak, berriz, 11.842,88 euro eskuratu ditu osatzen duten herriek 2023-2027 denboraldian burutuko dituzten jardueren inguruko kontsultak egiteko.
Azkenik, Monteagudoko Udalak 7.125 euro jaso ditu udal-aurrekontua definitzeko parte hartzeko prozesuak ezartzeko prozesua burutzeko.
Jolastokiak birnaturalizatzetik emakume etorkinen elkartea sustatzeraino
2024ko deialdiaren onuradun izan diren gizarte-erakundeei dagokienez, hiru guraso-elkarte nabarmendu behar dira, jolas-tokietako jarduera naturarekin berriz konektatzera bideratutako proiektuak bultzatzeko laguntzak jasoko baitituzte, espazio horietako bizikidetza hobetuz eta inklusiboago bihurtuz. Zehazki, Larraintzarko Sustraiak Guraso Elkarteak 10.000 euro jasoko ditu ‘Patio gara. Gelatik zuhaitzetara proiektua bultzatzeko; Tafallako Marques de la Real Defensa eskualdeko ikastetxe publikoko APYMA Romerales Guraso Elkarteak 3.750 euro izango ditu patio naturalizatuko proiektua sustatzeko: ‘Soņemos nuestro patio / Amestu dezagun gure patioa; eta Alaitz Guraso Elkarteak 9.012,75 euro jasoko ditu Baraņainen ere patio bizi inklusiboak birnaturalizatzeko parte hartzeko prozesua jorratzeko.
Garapenerako lankidetzako GKEen artean laguntza jaso dute, batetik, Medicus Mundi Nafarroa-Aragoi-Madril elkarteak , 8.750 euro, erakundearen osasun-estrategia berria definitzeko eta abian jartzeko, ikasleen, profesionalen, erakunde soziosanitarioen eta Nafarroako oinarri sozialeko erakundeen inplikazioarekin; eta, bestetik, Nafarroako Gurutze Gorriak 2.520,06 euro jasoko ditu 2023-2026 Ekintza Plana eraikitzeko.
Toki-ekintzako taldeei dagokienean, Nafarroako Mendialdean hobetzeko politikak sustatzen dituen Cederna- Garalur elkarteak 10.000 euro jasoko ditu Iratiko bide naturalaren iraunkortasun sozialari buruzko parte-hartze plana bultzatzeko.
Inklusioaren eremuan, Berdintasun Psikosoziala lortzeko Emakume Integratzaileen Elkarteak (AMILIPS), emakume etorkinak biltzen eta haien gizarteratzea eta ahalduntze pertsonala babesteko sarea sortzen aritzen denak, 1.556,79 euro jasoko ditu datozen bi urteetan jarduera parte hartzeko formatutik planifikatzeko; Nafarroako Gizarte Ekimeneko Enplegu Zentro Berezien elkarteak (CEISNA), berriz, 8.750 euroko laguntza jaso ahal izango du desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko motore gisa parte hartzeko proiektu bat sustatzeko.
Bestalde, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen Nafarroako ordezkaritzak 8.660,40 euro jasoko ditu bere jardueraren onuradun diren pertsonen artean parte hartzeko prozesua bultzatzeko, eta Nafarroako Kutxa Fundazioak 7.000 euro eskuratu ditu Civicanen ikastaroak eta jarduera soziokulturalak batera programatzera bideratutako parte-hartze prozesua sustatzeko.